domingo, 27 de diciembre de 2009

RTVE PUBLIZITATERIK GABE

Gaurtik aurrera, RTVE ezingo du publizitate esparruko edozer kontratatu. Eta teorikoki hurrengo hileko urtarrilean, telebista publikoan iragarkiak ikusteari utziko diogu. Saila egiten zaigu hau sinistea, are gehiago, jakinik aurreko urtean TVE-ak 400.000 iragarki emitotu zituela (egunean 270 minutu). Adituek kalkulatu dutenez, publizitaterik gabeko TVE-ren pantaila bateko kuota, nabarmen nagusituko da, ikusleek zapping egiteko aukera galduko dutelako.

Horrenbeste publizitate kentzeak, minutu asko bete beharra eskatzen du eta ideiaren bat azalarazi digute. Albistegiak eta telesailak luzatuko dituzte, besteak beste, 45 minutuko albistegia 60 minutukoa izango da eta 40 minutuko telesailak 55´koak. Programazioaren zabalkuntza hori nola egingo den aztertzen daude: hitzak gehituko dituzte albiste eta gidoiei edo aurkezle eta aktoreei, polikiago irakurraraziko diete.

Ondorengo iragarkia egin dute honen berri adierara emateko. Agian, ikusiko dugun azkena da:

lunes, 21 de diciembre de 2009

GALATAZKO PARTE HARTZEA AMAIA ANTZOKIAN

Lujanbio, Egaña, Maia, Elortza eta Lagoma. AEDk antolatuta, Santamasetako Bertso Saioa eskaini zuten atzo, Amaia Antzokian. Luxuzko presentziaz gain, herritarrek goraino bete zuten Amaia, ordu eta erdi pasatxo iraun duen saioaz gozatzeko.

Santamasak heltzeko pare bat egun falta diren arren, asteburu osoan zehar ekintzak han eta hemen izan dira, jai giroan murgiltzen has gaitezen. Asteburua borobiltzeko, Bertso Saioa izan zen atzo arratsaldeko 20:00etatik aurrera Amaia Antzokian. Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen luxuzko presentzia izan zuen saioak: aurtengo txapeldun Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Ion Maia, Igor Elortza eta Erika Lagoma bertsolariak izan ziren kantuan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Egoitz Aizpuru.

Amaia Antzokia jendez lepo egon zen, bertsoen xarman murgilduz. Hona hemen saioak emandako irudi batzuk:



sábado, 19 de diciembre de 2009

ELKARRIZKETA

´Denbora antolatzeko aukera dudan bitartean ez ditut lehiaketak baztertuko´

19 urteko arrasatearra dugu Uxue Otxoa. Publizitate eta Harreman Publikoko ikasketak egiten ari da Bilbon eta bere zaletasunen artean eskia ezin falta. Zaletasun gisa ez ezik denboraldi osoa ematen du bere taldearekin batera Candanchun entrenatzen.

-Noiz hasi zinen eskia praktikatzen?
Urte eta erdirekin fondo egiten nuen txupetearekin Somporten eta bi urterekin jada, gurasoek eskiak jarri zizkidaten. Txikitatik egon naiz lehiaketa munduan nahiz eta hasierako taldeen filosofia disfrutatzea izan.

-Zein eski-estaziotan eta noiz hasi eta noiz amaitzen da eski-denboraldia zuretzat?
Bizitza osoa Candanchun eman dut entrenatzen. Beraz, nire eski denboraldia estazioak bere ateak irekitzen dituenetik itxi artekoa da. Horrez gain, udaran Alpeetara joaten gara ekipokoak astebete, Les2Alpsera, eta goiko glaziarretan entrenatzen dugu. Soilik asteburutan entrenatzen dut eta baita edozein zubitan, oporralditan edo jaiegunetan ere.

-Denbora asko ematen duzu etxetik kanpo… zer da gehien botatzen duzuna faltan?
Denboraldia hasten denean ez dut ia denborarik igarotzen Arrasaten, astean zehar unibertsitatean eta asteburuetan, berriz, eskiatzera bainoa. Hala ere, zortea daukat, familiakoek ere eski mundua oso gustuko baitute eta bostok joaten gara astebururo pirineotara, besteak beste, anaiak eta ahizpa txikiak ere talde berean entrenatzen baitute.

Etxekoak baino, ia negu guztian ikusten ez ditudanak lagunak dira eta horiek bai botatzen ditudala faltan, asko gainera: arratsaldeko kafeak, parrandak… Bestalde, sei hilabetetan zehar maletak egiten eta desegiten ibiltzea ere nekeza da batzuetan, eta unibertsitateko ‘estres’a heltzen denean lasaitasun apur baten falta somatzen dut maiz. Izan ere, azterketak eta lanak egiteko garaia heltzen denean, ikasle eta gazte gehienek asteburuak dituzte lasai egoteko eta ondo planifikatzeko; nire kasuan, ordea, astean zeharreko erritmoari, asteburua gehitu behar diot.

-Azaldu apur bat entrenamendu saioak nolakoak izaten diren.
Egunero ezberdinak dira. Egun normal bat, goizeko 09:00etatik 14:00ak arte izan ohi da. Denboraldi hasieran jaitsiera luzeak egiten ditugu hankan, batez ere, gorputzak fisikoa sendotu eta forma har dezan. Gerora, dagoeneko, makilak pasatzen ditugu. Estaziokoek pista bat eskaintzen digute eta hiru orduz gelditu gabe gora eta behera ibiltzen gara. Atsedenak ere izaten ditugu, ura edan edo zerbait jateko eta azken bi ordutan, teknika lantzen dugu. Egun batzuetan grabatu egiten gaituzte, ondoren gure akatsak aztertzeko eta zuzentzen ahalegintzeko.

-Aurtengo denboraldia nola aurkezten zaizu?
Iazko denboraldiarekin alderatuz, batez ere, elur aldetik nahiko zail dator aurtengoa. Azaro bukaeran elurra egin zuen baina oso ohikoak ez diren tenperatura igoera bortitzek ia guztia eraman zuten. Estazioa abenduko zubian zabaldu duten arren, Candanchun behintzat, ez dago gozatzeko adina elur. Harri asko daude bistan, pista askotan berdeguneak daude eta elur artifizialarekin nahastuta ez da oso kalitate onekoa. Baina, orain dugunarekin moldatu beharra dugu.

-Lesioren bati aurre egin behar izan diozu?
Zortekoa naiz ez dudalako lesio larririk izan. Gogorrena duela hiru bat urte izan nuen. Astean zehar futbolean jokatzen nuenez, errotula biak minduta nituen eta horrekin batera, muskulu biki batean jasotako golpe batekin eskiko bost hilabete galdu behar izan nituen, baita txapelketak ere.

-Eskuratu eta ahaztuko ez duzun sariren bat?
Denak dira ahaztezinak, zaila baita podiumera igotzea. Egun, jubenil mailako azken urtean nago eta urtero bezala, gero eta zailagoa da lehen postutara helduta egotea. Ni Club Esqui Navarrako taldean nago eta asteburutan entrenatzen dugu soilik. Hala ere, gehienek egunero entrenatzen dute eta udaran ere hilabeteak ematen dituzte elurretan, beraz, ia urte osoa ematen dute eskiatzen. Alderaketa eginez gero, nik lau urtetan eskiatzen dudana beraiek urte batean egiten dute; beraz, gu oso atzeratuta gaude beti. Baina aurrean egotea ezinezkoa ez dela ere ikusten dugu eta horrek motibatzen gaitu ostiralero Candanchuraino hiru orduko bidaia egitera eta igandero Arrasatera bueltatzera.

-Zein da zure eski-estaziorik gogokoena eta zergatik?
Gogokoena, agian, Candanchu litzateke, muro eta aldapa zorrotzenak dituena delako, baina estazio moduan badaude hobeak. Andorrako estazio gehienek, esaterako, instalazio bikainak dituzte eta denetariko maldak aurki daitezke. Famatu diren Formigal edo Baqueira ez ditut oso gustuko paisaia aldetik nahiko eskasak, lauak eta pista luzedunak direlako. Frantziara ez dugu inoiz bidaiarik egin eta arraroa bada ere ez naiz inoiz bertako estazio bat berean ere egon.

Dudarik gabe, Pirinioetatik at, Alpeetako edozein estazio zoratzeko modukoa da eskiatzea gustuko duen edonorentzat. Hemen inguruan dugunarekin alderatuz beste mundu bat dira. Udaran, Les2Alpsen egoten naiz eta oso gustuko dut, baita Chamonix ere.

-Lehiaketetan sartuta, eskia afizionatu bezala baino gehiago ala gutxiago gozatzen da? Zergatik?
Lehiatzearen inguruan beti gauza positiboak daudela uste dut. Nik lehiakortasuna dut gogoko, baina nire buruari begira eta ez ondokoa irabazteko nola egin pentsatuz... hau da, nik nire eskia nola hobetu dezakedan jaitsiera denbora gutxiagoan egiteko. Hala ere, beste edozein kiroletan gertatzen den bezala, norberak momentuan duen egoerak asko eragiten du, bizitza pertsonalak asko irregula baitezake norberaren eskia.

Gu, Espainia osoan lehiatzen gara eta behin Suediara joan ginen. Eskiak mundua ezagutzeko aukera eman dit eta jende asko ezagutzeko aukera ere: katalanak, andaluziarrak, portugaldarrak, galiziarrak, frantziarrak, txiletarrak, argentinarrak, estatubatuarrak... Bestalde, Joku Olinpikoetan parte hartzen duten kirolariekin ere lehiatzen gara. Egia esan, horien ondoan egotea ohore handia da eta errespetu asko merezi dute.

Afizionatu bezala ezin da espainiar txapelketetan parte hartu, izen ematea eta federazioen agiriak oso kontrolatuta baitaude, baina noizean behin urte edo denboraldi bukaeran gurasoek edota estazioak berak antolatutako lasterketak dibertigarriak dira oso. Hala ere, ez dute aurretik aipatutako irteera ‘serioagoen’ heldutasun-maila bera ematen.

-Luze iraungo duen esperientzia bat izatea nahi duzu ala urteek aurrera egin ahala gogoak gutxituz doaz?
Lehiaketa mailari indartsu eusteko gogoak ez zaizkit falta, baina unibertsitatea, hurrengo urteko Erasmus aukerak… aurrean izanda, lehenago edo beranduago eskia alde batera utzi beharreko zerbait dela uste dut. Ikasketen lehentasuna argi izan dudan zerbait da beti, eta orain arte, denbora ondo antolatuta, biak batera eraman izan ditut aurrera.

Gure estazioan bertan, urteek aurrera egin ahala gero eta txapelketa talde gutxiago sortzen dira eta ezagutzen ditugun taldeetan gero eta kirolari gutxiago mantentzen dira. Izan ere, adin bat heltzen da non bizitza pertsonala (familia, lagunak, herrimina…) kirol mundua baino garrantzitsuagoa bilakatzen den eta jendeak amore ematen du. Nik, momentuz, guztiak batera egiteko denbora antolatzen dut (eskia, ikasketak, lagunekin parrandak…) beraz, horrela den bitartean, aurrera jarraituko dut.

viernes, 18 de diciembre de 2009

Twitterren BNOk nazioarteko albiste agentzia bat sortuko du

TELEBISTA: Zortzixu telebista
ALBISTEGIA: Berrien berri (eguerdikoa)
HIZLARIA: Uxue Otxoa Alberdi
IRAUPENA: 57 segundu

jueves, 17 de diciembre de 2009

2en ataza: Erriberriko erregeen jauregia

Gorka Palazio gure irakasleak, nafarzaletasunarekin lotutako audiolana egitea eskatu digunez, Jaione Carpinterok eta nik neuk, Uxue Otxoak, Erriberriko erregeen gaztelua aukeratu dugu gai gisa. Gaztelu honek Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsu bat gordetzen du, eta horren berri izanik, aproposa iruditu zaigu honen inguruan lanketa bat egitea.


domingo, 13 de diciembre de 2009

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA


Maialen Lujanbio txapeldun


Txapelketa Nagusiko bere lehen txapela du; aurreneko emakume txapelduna da. Amets Arzallus geratu da bigarren. Ondoren, Jon Maia, Andoni Egaña aurreko lau txapelen jabea, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.


Andoni Egañak badu ordezkoa: Maialen Lujanbio, honek irabazi baitu gaurko finala. Txapelketa Nagusiko bere aurreneko txapela du, eta lehen emakume txapelduna da. Gipuzkoakoa irabazia dauka. 1.630,75 puntu batu ditu gaur. 33 urte ditu eta Hernanikoa da. 2001ean bigarren izan zen Txapelketa Nagusian. Joxe Agirre 80 urteko bertsolariak jarri dio txapela -lau bertso bota ditu, gainera, txapela ipini ostean-.


"Herri hau sortzen segi dezagun, euskaratik ta euskaraz", bota du agurreko bukaeran Lujanbiok.


"Oso saio orekatua egin du, maila onari eutsi dio beti", dio Beñat Zamalloa BERRIAko bertso adituak.


Amets Arzallus (26 urte, Hendaia) izan da harekin buruz burukora heldu dena, eta bigarren geratu da gaurko finalean. 1.582 puntu lortu ditu.


Besteak, hurrenez hurren: Jon Maia (1.060), Andoni Egaña aurreko lau txapelen jabea (1.058), Unai Iturriaga (1.046,25), Sustrai Colina (1.037,5), Aitor Mendiluze (1.009,25) eta Aitor Sarriegi (983,75).


Egañak lehengoan BERRIAn esandakoa bota du agurrean: txapeldun izan ez denez, ez duela gehiago parte hartuko txapelketan. 2013an lanean ariko dela esan du, antolakuntzan.


11:10etan hasi da finala, Barakaldon (Bizkaia), eta 14:30ean amaitu dute lehen saioa. Bigarrena 16:30ean hasi da eta zortzien artekoa 18:35ean bukatu da. Buruz burukoa, 19:25ean.


Iragarria zegoen bezala, BEC aretoa lepo bete da; 14.500 ikusle.

jueves, 3 de diciembre de 2009

Klasea online!!!

Gaur, abenduak 3 dituenean, Gorka Palazio gure irakasleak, klasea eman digu www.livestream.com/palazio webguneari esker. Nire esperientzia berri honetan, arraroa egin zait momentuan bertan irakaslea hitz egin eta nik segundura entzuten eotea bera nire aurrean egongo balitz bezala, baina aldi berean, eta etorkizunera begira batez ere, aurrera pauso handi bat dela iruditu zait.

Interesgarria da oso etxetik bertatik apunteak hartzeko aukera izatea eta irakaslearen beraren irudia, ahotsa keiñuak zein beste klasekideen duda, galdera, iritzi zein elkarrizketen berri izatea txat antzeko batean,momentuan bertan.Gainera, nik neuk ere parte hartu nezakeen orduantxe eta idatzi edozer beste klasekideekin komentatzeko.Aurrerapauso ikaragarria iruditu zait gaur egin duguna. Teknologi berri asko ikusten ditugu ia hilero, baina zein den aldakuntza edo berrikuntza ez dugu jakiten maizetan, eta gaurko klasea emateko erak tsunditu egin nau eta aukera honek berrikuntza bidean gaudela gogorarazi dit.

Izugarria benetan livestream-ek n aukerak!!!

domingo, 29 de noviembre de 2009

Irratirako idatzitako albistea

Izena: Itsungi irratia
Albistegia: Gauekoa
Hizlaria: Uxue Otxoa Alberdi
Atala: Euskal Herria
Iraupena: minutu 1

Euskarazko Komunikazio Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet jardunaldiak antolatu dituzte Gasteizen. Bertan, Jose Luiz Aizpuru Euskal Irratiak-eko, Xabier MOnasterio Bilbo Hiria Irratiko eta Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko kideek euskarazko irratigintzan geroari buruz hitz egin dute. Tokian tokiko informazioa zabaltzeko, irratiak garrantzia duela azpimarratu dute guztiek. Monasteriok, gaur egun dauden informazioa sareak elkartzeko Internet laguntza beharrezkoa dela dio. Bere aburuz, tokian-tokiko gaiei eta gai <> heldu beharko lieke irratiek. Mikel Bujandak bestalde, euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia nabarmendu du: (bere ahotsarekin) "hizkuntz komunitateen mugek administrazioarenak gainditzen dituzte". Azkenik, Jose Luis Aizpuruk, Ipar Euskal Herriak, tokiko informazioaren goasea dagoela dio, datu batzuek erakutsi ohi dutenez.

Arratsaldean Irratigintza Internet Aroan izeneko jardunaldi bat egon da Artiumean. Bertan, irratiaren oraina uhinetan dagoela azpimarratu dute hizlariek. Horretan oinarrituz jokatu behar dugula diote helburuak lortzeko, besteak beste, jakiteko gazteei nola heldu.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Beskoitzeko Heskuarari buruzko liburuaren aurkezpena

Irratiren izena: Itsungi irratixe
Albistegia: gauekoa
Erredaktorea: Uxue Otxoa Alberdi
Atala: Kultura
Iraupena: 15 segundu



Henri Duhau iparraldeko idazleak, "Hasian hasi" liburua argitaratu du. Liburua Leizarragaren herriko euskalkiaren egungo ahoskerari buruzkoa da. Urriko hilabete honen 16an, goizeko 11etan aurkeztuko da liburua, Beskoitzeko herriko etxean.

Leherkari bat Ajax futbol zelaian

Irratiaren izena: Itsungi irratixe
Albistegia: goizekoa
Erredaktorea: Uxue Otxoa Alberdi
Atala: Kirolak
Iraupena: 20 segundu

18 eta 19 urtetakobi hintxa holandark 15 pertsona zauritu dituzteleherkari batekin.

Ajax Amsterdam eta Feyenoorden arteko partiduan egin zuen eztanda beroki azpian izkutatuta zekarten gazteen leherkariak.Epaitegiak, zaurituetako hamarrei indemnizazioa ematera behartu du eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die gazteei.

domingo, 15 de noviembre de 2009

GOOGLE DOCS, Compartment world!

Aurten, aurreneko aldiz erabili dut “google docs” hau, gure Gorka Palazio irakasleari esker.

“Google docs”-ek dauzkan abantailak ikustean, pena eman dit lehenago bere existentziaz ez ohartu izana. Izan ere, orain arteko lan taldeetan, gauzak taldekideon artean konpartitzeko email bidez egiten genuen eta lana mantsotu egiten zen korreoak ematen zizkigun arazoekin. Baina aurreko batean elkarlan bat egitean,” google docs” metodoa probatu eta ikaragarria iruditu zitzaidan eta zitzaigun taldekideoi.

Ikasle eta era berean taldeko partaideak direnak, bakoitzak bere testua idazten zoan heinean nik neuk bestearena momentuan bertan irakurri nezakeela eta nahi ezkero nire ekarpena ematea ere baneukala ikustean, aurrerakuntza itzela zela iruditu zitzaidan.

Lan egiteko era erraztu egiten delako eta besteak zer duen momentuan ikusi dezakezulako.
Horregatik, lan egiteko tresna bikaina iruditu zait. Orri berean denona irakurri ahal izatea eta garrantzitsuena: denbora tarte batera programak ordura artekoa gordetzen joaten dela ikustean, talde lan baterako oinarrizko tresnatzat jo dut. Hau aurrerapauso handi bat da, askotan, gordetzen joatea ahazten zaigulako eta behin baino gehiagotan dena galdu zaigulako eta berriz hutsetik hazi behar izan dugulako.

Bestalde,beste askokin konpartitzeko aukera ere dago eta dokumentu berri bat egiterakoan aukera asko eskaintzen ditu programak: koadro bat sartu,argazki edo marrazki bat … Microsoft Word erako zerbait da, baina sarean eta indibiduala izan beharrean, momentuan bertan beste askok zer idazten duten irakurtzen joan zaitezke, zuk zure ekarpena eman eta nahi izan ezkero konpartitu beste askorekin.

Nik unibertsitatean edozein karrera egiten ari diren ikasle guztiei gomendatuko niekeen zerbait da, batez ere ikasleei lan-talde asko izaten ditugulako, baina baliagarria da, baita beste edozein herritarrentzat ere.

"Biziraungo dute hedabide oso boteretsuek eta txikiek"

Velez de Mendizabalen elkarrizketa

Eusko Ikaskuntzako gerenteak azpimarratzen du “gurea kultura txikia dela, eta horregatik praktikatu egin behar dugula”.

Kurrikuluma:
-Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga
-Aramaion jaioa 1949ko irailaren 27an
-Ekonomia eta Enpresa ikasketak
-Euskal idazle: Narrazioa, nobela, biografia,…
-Euskal Idazleen Elkarteko presidente (1985-1989)
-Eusko Ikaskuntzako kudeatzailea
-Eusko News-eko eragile


-Euskal Herrian bizi diren euskaldunak ez badira kapaz Euskal Herriaren egoera politikoari soluzio bat aurkitzeko, ze paper joka dezake euskal diasporak?

- Oso gutxi egin dezake. Hemendik diaspora mitifikatzeko ohitura dago. Hara joan behar da, eta bertatik bertara ikusi nola bizi diren eta ze sentimentuekin. Parte hartu dut berriki Euskal Herria Mugaz Gaindi jardunaldietako mahai-inguru batean. Bertan irakurri nituen Euskonews-eko Kosmopolita atalean argitaratutako artikulu batzuetako zati batzuk. Artikulu horiek diasporako hainbat lagunek idatzitakoak dira: Hango espektroa hemengoa bezain konplikatua da. Argentinan argentinarrak dira, eta askotan diaspora hitza errefusatzen dute: Eurak ez dira inolako diasporaren partaide, eurak argentinarrak sentitzen dira, edo amerikarrak Amerikako Estatu Batuetan.Obamak hitz egiterakoan, adi entzuten diote. Batzuek badakite Ibarretxe nor den, batzutan joaten zelako, baina amerikarrak sentitzen dira.Beste batzuk, ordea, hemengoak bezalakoak dira: Bakarrik euskaldunak. Horiek nahiko etsituta bizi dira, hemen bizi gaitezkeen bezala. Nik diasporan ez daukat esperantzarik, behintzat soluzio politiko bat lortzeko agente garrantzitsu bezala.

- Eusko News aipatu duzula, azaldu zer den mesedez?

- 1998an sortu genuen inbento bat. Eusko News hasieran nahi genuen Euskal Herriko informazio orokorreko aldizkari digital bat egin. Baina handik hilabete batzuetara ohartu ginen frustrazioen topagune bihurtzen ari zela.Izan ere, gai sozialak, ekonomikoak, politikoak,… argitaratzen bagenituen aldizkaria oilategi bat zirudien. Ez geneukan inolako aukerarik aurrera egiteko, eta gainera ez zetorren bat Eusko Ikaskuntzaren izpirituarekin. Horregatik zientzia eta kulturari eskaintzea erabaki genuen. Horrek daukan desabantaila guztiekin, zeren eta kultura eta zientzia saltzea ez baita batere erraza. Hori bai, Eusko News euskal kulturaren erreferente bat bihurtu da interneten. 200.000 irakurle dauzkagu mundu guztian. Hori erantzukizun ikaragarria da: astekaria denez, astero-astero erantzun bat eman behar zaie.Gu alde horretatik kontent gaude, jendearengandik fideltasun bat lortu dugu, zilegitasunezko label bat eman digu. Pentsatzen dugu Eusko News-ek bere funtzioa betetzen duela, askoz hobeto egin daitekeen arren. Mondraberrirekin gertatzen den bezala, bizi garelako esperantza daukagu gure bizitza hobetzeko.Eusko News era duin batean egiten dugu, ez da oso profesionala, baina kolaborazio guztiak musutruk egiten dira, eta horrek badauka meritua. Meritua da Eusko Ikaskuntzarena berarena, bertako milaka bazkideek musutruk egiten baitute lan.

- Eta Eusko Ikaskuntza ze da zehazki?

- Galdera egokiagoa litzakete “ze ez da Eusko Ikaskuntza?”. Nik jakingo banu zer den… Bisitariak etortzen zaizkigunean, bisitaren amaieran banatzen dizkiegu argitaratu ditugun azken buletinak, eta bost minutu ematen dizkiegu gainetik irakur ditzaten. Ondoren galdetzen diegu ea zer den Eusko Ikaskuntza, eta gehienek ez dakite argiro ze erantzun…Nik esango nuke totum revolutum bat dela, baina orden batekin. Garaian adierazi zuen herri honek zientziarekiko eta kulturarekiko zuen esperantza zela. 1918an sortu zen bi esparru horietan zerbait egin behar zelako. Eremu latza zen. Espainian unibertsitateak zeuden nonahi, baina hemen bat ere ez. Ez zen giro. Ez zen giro kulturalik, artistikorik,…18 urtez denetarik egin zuen. Gerraosteko 40 urteak isiltasunean igaro ziren, erbestean,… 1976an birsortu zenerako, herri honek bazeraman bere martxa, bazituen bere unibertsitateak, erakundeak,… Beraz, Eusko Ikaskuntzak bere burua kokatu behar izan zuen.Bazeuzkan indarra eta lorratza, baina ezin zuen egin beste batzuk jada egiten zutena. Horregatik, berrinbentatu zen. Inflexio puntu bat eman zen 1992an, Gregorio Monreal presidente izendatu zutenean.

Gregorio Monreal
EHU-ko errektorea izana zen, bekoki zabaleko pertsona eta ideiak garbi zeuzkan. Apustu ikaragarri ona egin zuen Eusko Ikaskuntza modernizatzen. Horretarako ni sartu ninduen, eta agindua eman zigun: Gaztetu ezazue erakundea.Denetik egin behar izan genuen: Erakundeko estatutuak aldatu, lan-esparru berriak bilatu,… Gaur egun funtsean ikerketa, prestakuntza eta dibulgazioa jorratzen ditu. Ikerketei dagokienez, ehun bekadun baino gehiago dauzka, esparru zabala ikertzen dutelarik: Zuzenbidea, folklorea, zinea, teknologiak,…Prestakuntza eta dibulgazioa lantzeko, 1996an argi geneukan internet zela gure erronka. Aitzindariak izan ginen internet bidezko prestakuntzan, eta Asmoz Fundazioa sortu genuen, hain justu, kurtso birtualak eskaintzen dituena mundu osoan zehar.Eusko Media Fundazioa ere sortu genuen dibulgaziorako. Argi geneukan ausardiaz eta profesionaltasunez dibulgatu behar genuela, betiere internet erabiliz. Eta asmatu genuen. Esparru horretan sortu genuen Eusko News, eta maisuak izan gara edukiak sarean jartzen.Horrek guztiorrek ekarri du Eusko Ikaskuntza izatea ezagunagoa interneten, kanpoan baino. Ez da harritzekoa, zeren eta internet bidez 30-40 kurtso eskaintzen baitiegu milaka ikasleri, eta munduko 40 unibertsitaterekin lan egiten dugu.Gainera, Euskal Herriko unibertsitate batzuekin akordioetara heldu gara, adibidez digitalizazioak burutzeko. Gure eta haien ekarpenak batzen ditugu. Horrek nazioartea erakartzea lortzen dugu. Euskal Herrian gehien bisitatutako weba gurea da. “El Diario Vasco” eta “El Correo” izan ezik, geurea da bisitatuena, askogatik gainera.

- Nola ikusten duzu Euskal Herrian kontsumitzen diren komunikabideen panorama?

- Munduan gertatzen den bezala: Bi mutur daude. Alde batetik, oso-oso boteretsuak direnak, agian biziraungo dutenak. Beste batetik, tokiko komunikabideak, hauek ere agian agoantatuko dute. Erdian daudenak jausiko dira.Jausi egingo dira paperezko egunkariak, ziur, galerak izaten ari direlako, papera ez baita errentagarria. Beraz, multimedia bihurtu beharko dira, baina horretarako diru asko behar da. Zeinek dauka kapazitate gehien? Antena 3-ek edo Tele Cinco-k? Antzerako. Ze ikusten da gehien Arrasaten: Goiena edo Antena 3 edota Tele Cinco? Ba seguruenik lehenengo Goiena, bertako informazioa eskaintzen duelako.Pertsona garen heinean, tokiko informazioa interesatzen zaigu, kalean ze gertatzen den jakin nahi dugu. Horregatik publizitate gehiago izango du Goienak beste biek baino. “El País”-ek agian agoantatuko du, beste batzuekin elkartzen bada. Hedabide txikiek, berriz, agoantatuko dute: Herritarrak behin Arrasatekoa jakinda, beste hedabide orokorrago batera jo dezake. Mondraberrik 1.500 bisita dauzka egunero. Hori proportzionalki konparatzen baduzu beste komunikabide batzuekin, Mondraberri jainkoa da.

- (?!)

- “El País”-ek agoantatzen badu, ez da izango bere paperezko edizioari esker, baizik eta bere edizio digitalari-eta esker. Hala ere, beste batzuekin batu beharko da seguruenik.

- Zelan ikusten duzu kulturgintza Arrasaten?

Mugimendua badago…- Bai, baina Arrasaten kultura konsumista dago batez ere. Hau da, maila apalago batean gara kultura sortzaile edo produzitzaile. Sofa gehiegi gustatzen zaigu: zarzuela ikustea, antzerkia ikustea,… Ez, ordea, proiektu horietan aktiboki parte hartzea.Arrasaten musikarekiko zaletasun handia dago, eta musikari handiak izan ditugu, errekonozimendu publikoa jaso beharko luketenak.Baina kultura praktikatu behar da, eta hori egiten dugunok/dutenek gutxi gara/dira. Egiten dena gutxi da, egin litekeenarekin konparatzen badugu. Nik ez dakit ze egin behar den helburu hori lortzeko. Formula asko eta asko aplikatu dira, baina pertsona batek nahi ez duenean, ez du egingo.Ez dakit gene kontua den edo bizi garen inguruneak eragindakoa, baina iragan mendetik ez da aldaketarik egon, eta ez dut ezkor izan nahi.

- Eta, oro har, zelakoa da euskal kulturaren osasuna?

- Arriskuan dago, hauskorra da eta erne ibili behar dugu. Txikiak gara eta inguruan erraldoiak dauzkagu, beraz gutxien espero dugunean jan gaitzakete, baina gu izango ginateke egoera horren eragile handienetakoak. Arazoa gugandik hasten da.Horregatik esaten dut kultura praktikatu egin behar dugula. Zertarako balio du euskarazko film bat ikustea edo Korrikan korrika egitea edo Kilometroak-era joatea, gero erdaraz hitz egiten badugu?Hori egiten da. Joan zaitez orain Herriko Plazara eta ea zenbat pertsona entzuten dituzun euskaraz hitz egiten…

jueves, 12 de noviembre de 2009

Berlin banatzen zuen muga igaro dute, 20 urteren ondoren

"Askatasunaren festa" ospatu zuten Alemaniako hiriburuan. 18:00etan hasi zen ekitaldi nagusia, Bornholmer Strasseko orduko muga zeharkatu zuen Angela Merkel Alemaniako gaurko kantzillerrak. Gauean harresiaren erorikoa ospatu zuten, poliestirenoz osatutako 1,5 kilometroko dominoa botaz.


Astelehenean 20 urte egin zuen Berlingo Harresiaren erorketak -1961ean eraiki zuten-, eta "Askatasunaren festa" eginez ospatu zuten urteurrena, Berlinen bertan. Ekitaldi nagusia 18:00etan hasi zen. Angela Merkel Alemaniako egungo kantzilerrak Bornholmer Strasseko orduko muga zeharkatu zuen. 1989ko azaroaren 9 hartan Bornholmer Strasse ireki zuten aurrena, eta Alemaniako gaurko kantzillerra handik pasatu zen. Fisikari gisa egiten zuen orduan lan Berlin ekialdean, eta, aitortu duenez, "ezezagun" batzuen etxean ospatu zuen garagardoa edanez, hiriaren mendebaldean.

Gauean, poliestirenoz osatutako 1,5 kilometroko dominoa bota zuten, harresiaren erorikoa irudikatu zutelarik. Agintariek Brandeburgoko Atea pasa zuten ekialdetik mendebaldera.

Ekitaldi horretan Merkel izan zen agintarien artean hitz egiten aurrena, eta Klaus Wowereit Berlingo alkatea aritu zen harekin batera. II. Mundu Gerraren ondoren Berlinez jabetu ziren lau herrialdeetako ordezkariak ere mintzatu ziren: Dimitri Medvedev Errusiako presidentea, Nicolas Sarkozy Frantziakoa, Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroa eta Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria. Estatu eta gobernuburu ugari batuziren; Lech Walesa Poloniako presidente ohia eta Mijail Gorbachov Sobiet Batasuneko presidente ohia eta Bakearen Nobel Saria, esaterako. Barack Obama AEBetako presidentea, ordea, ez.

Ondoren, Daniel Barenboimek zuzendutako Berlingo Staastkpelle orkestrak kontzertua eskaini zuen.

Euskal Herriko txoko ugari Google Street Viewn ikusgai

Pantailan agertzen den panpina laranja nahi dugun lekuan kokatu eta 360 gradu biratzeko aukera ematen du aplikazioak. Bilbo, Iruñea eta Gasteizen irudiak ikus daitezke, oraingoz.

Etxetik irten gabe Euskal Herriko toki asko ikus daitezke Googleren Street View aplikazioari esker. Pantailan agertzen den panpina laranja nahi dugun lekuan kokatu, irudia gerturatu eta 360 gradu biratzeko aukera ematen du aplikazioak, besteak beste. Panpina grisean agertzen bada, berriz, kaleko irudirik ez dagoela esan nahi du.Pasa den astean kaleko argazkiak hartzen dituen Googleren bizikleta ibili zen Bilbon eta gaur dagoeneko sarean daude irudiak. Hiriburuetatik Bilbo, Iruñea eta Gasteiz ikus daitezke, oraingoz. Street Viewk pertsonen aurpegiak ezabatzen ditu identitatea babesteko, eta autoen matrikulak ere lausotuta ageri dira. Googleren aplikazio horrek hirurehundik gora salaketa jaso ditu Suitzan, kaleko pertsonen aurpegiak ageri zirelako. Kasu askotan, haien irudia saretik ezabatzeko eskaera egin dute erabiltzaileek.

lunes, 9 de noviembre de 2009

sábado, 7 de noviembre de 2009

Mikel Gonzalez, Realeko jokalaria

'Oso pozik nago, hasieratik esan nuen Realean gelditu nahi nuela'

Negoziaketak gora eta behera, azkenean Mikel Gonzalez arrasatearrak kontratua berritu du Realarekin, gutxienez, 2013. urtera arte. Atzelari txuri-urdina pozik dago erabakiarekin, hasieratik azpimarratu duen bezala, Realean gelditu eta 'taldea merezi duen tokira itzultzea' baita bere nahia.


- Negoziaketen ondoren, azkenean berriztu duzu Realarekin kontratua.

Bai, azkenean bai eta oso pozik nago. Nik hasiera-hasieratik esan dut Realean jarraitu nahi dudala eta klubaren eskaintza onaren aurrean, hementxe geldituko naiz gutxienez, 2013. urtera arte. Kontuan izan behar da futbolarion bizitza profesionala motza dela eta alderdi asko hartu behar dira kontutan. Halere, klubak momentu honetan duen asmo handiko proiektuan parte hartzeko gogoa daukat, hots, taldea lehen mailara igotzea eta bide batez, Reala, merezi duen lekura bueltatzea, lehen mailara, hain zuzen ere.

- Zelan sentitzen zara?


Eskaintza bat mahai gainean jarrita, lehenik eta behin norberarengan eta gertukoengan pentsatzen da. Nik eta denok egiten dugu hori. Zentzu horretan, oso pozik nago, nik nahi nuena egin dudalako, Realean gelditzea, alegia. Erabaki horrekin jendea pozik baldin badago, hobeto. Baina lehenengo gauza, norbera bere buruarekin pozik egotea da. Eta ni, halaxe nago.

- Zelan ikusten duzu aurtengo Reala?

Aurreiritzi askoren aurrean taldea ondo erantzuten ari da, momentuz behintzat, bakarkako lidertzan. Zuk esan duzun moduan, aurreiritzi asko dago eta komunikabideek orriak bete behar dituzte egunero-egunero. Halere, guk lanean jarraitzen dugu astero-astero gure lana ahalik eta hobeen egin ahal izateko eta partiduak irabazteko. Orain lidertzan gaude baina jakin badakigu denboraldia oso luzea dela eta oraindik asko falta dela. Itxura ona eman eta gozatzeaz gain, jendea gozarazten ikusteak ere motibatu egiten gaitu lehen mailara igotzearen helburuaren bidean.

- Ondo ari zaretenean bai, baina beste batzuetan zaleak oso kritikoak dira ere.

Denok dugu gustuko irabaztea eta astero-astero hiru puntu poltsikoratzea. Eta hori ez denean gertatzen, zaleak hasarratu egiten dira. Normala da. Gu ere Realekoak gara eta Reala maite dugu eta gauzak ez zaizkigunean ondo irtetzen gu geu ere amorratzen gara. Halere, gauza bat da kritikoak izatea eta beste bat, errespetu falta. Eta hori bai, ezin dela onartu.

Aitzitik, bigarren mailan egonda ere partiduak dauden bakoitzean Anoetan 15.000 zaletik gora biltzea harrigarria da, horrelakorik ez da leku askotan ikusiko. Horrek zaleak taldearekin daudela erakusten digu, Reala maite eta bizi dutela. Baina ezin da ahaztu guk, jokalariok, ere, koloreak bizi eta maite ditugula.

- Aldaketa asko egon dira taldean (zuzendaritza, entrenatzaileak, taldekide berriak...) denbora gutxian eta jokalariak, egoera ezberdinetara egokitu behar izan zarete.

Futbolean orokorrean, eta bigarren mailan, konkretuki, aldaketak egotea ohikoa izaten da. Finean, emaitzak dira balio dutenak eta hauek onak ez diren momentuan, erabakiak eta neurriak hartu behar dira, ezinbestean. Ez dago pazientziarako paradarik. Orain, egonkortasuna dagoela dirudi, ekonomikoki ere kluba bera onbideratzen ari da poliki-poliki eta taldea ere, momentuz, ondo dabil.

-Itxaropentsu, Mikel?

Lehenengo bi urteak ez dira onak izan eta pentsatu nahi dut, urte 'txarrenak' igaro direla dagoeneko. Bigarren mailara jaitsi ginenetik helburuak bera izaten jarraitu du. Lehen bi urteetan ez dugu lortu eta espero dugu hirugarren honetan, azkenean, lortzea.

- Zer esango zenieke realzaleei?

Realzale diren guztiek nahi dute taldea lehen mailara igotzea. Halere, gogo eta ilusio horiek dituzten lehenak gu gara, jokalariok. Bai pertsonalki eta baita profesionalki ere, taldea hartu genuen eta merezi duen lekura bueltatzea baita gure nahia.




jueves, 5 de noviembre de 2009

Eskia

Lehenengo elur malutak jausten hasi dira hainbat euskaldunek bisitatzen dituzten Pirinio aldeko eski estazioetan. Baina aldiz alpeetan, paisai zuri batek aspalditik estali die alfonbra berdea.

Eskiko munduko txapelketa ere hasi da Solden-en eta urtero bezala, lehenego 10 sailkatuen artean ez dira aldaketa askorik egon. Horra hor Ted Ligety eskiatzaile gaztea giganteko proba egiten.

lunes, 26 de octubre de 2009

Ahotsen garrantzia

Telebistako aurkezle baten ahotsak garrantzia du gai ezberdinak jorratzerako orduan, izan ere, ahots tonu bakoitza egokia delako atal batzuentzako baina ez beste batzuentzako. Pertsonalki gustuko dudan ahotsa eta era berean pertsona, Xabier Usabiaga da. Kirol sailean jarduten du eta baita txirrindularitzako lasterketak erretransmititzen. Bere hiztegi eta ahots leun, baian era berean seio eta profesionala denak, interesa pizten dit eta nire arreta bereganatzen du.

Arlo honi lotuta, gure edo norbanako bakoitzaren ahotsa zein atalean ikusiko genukeen aipatzerakoan, uste dut nire ahots leuna eta tonu piskat gogorrak, kirol sailean bikain enkajatuko zukeela. Gainera kirol guztiak BIZI egiten ditut eta igerriko litzaidakeela uste dut.Gogtsu egingo nukeen lan horretan.