"Askatasunaren festa" ospatu zuten Alemaniako hiriburuan. 18:00etan hasi zen ekitaldi nagusia, Bornholmer Strasseko orduko muga zeharkatu zuen Angela Merkel Alemaniako gaurko kantzillerrak. Gauean harresiaren erorikoa ospatu zuten, poliestirenoz osatutako 1,5 kilometroko dominoa botaz.Astelehenean 20 urte egin zuen Berlingo Harresiaren erorketak -1961ean eraiki zuten-, eta "Askatasunaren festa" eginez ospatu zuten urteurrena, Berlinen bertan. Ekitaldi nagusia 18:00etan hasi zen. Angela Merkel Alemaniako egungo kantzilerrak Bornholmer Strasseko orduko muga zeharkatu zuen. 1989ko azaroaren 9 hartan Bornholmer Strasse ireki zuten aurrena, eta Alemaniako gaurko kantzillerra handik pasatu zen. Fisikari gisa egiten zuen orduan lan Berlin ekialdean, eta, aitortu duenez, "ezezagun" batzuen etxean ospatu zuen garagardoa edanez, hiriaren mendebaldean.
Gauean, poliestirenoz osatutako 1,5 kilometroko dominoa bota zuten, harresiaren erorikoa irudikatu zutelarik. Agintariek Brandeburgoko Atea pasa zuten ekialdetik mendebaldera.
Ekitaldi horretan Merkel izan zen agintarien artean hitz egiten aurrena, eta Klaus Wowereit Berlingo alkatea aritu zen harekin batera. II. Mundu Gerraren ondoren Berlinez jabetu ziren lau herrialdeetako ordezkariak ere mintzatu ziren: Dimitri Medvedev Errusiako presidentea, Nicolas Sarkozy Frantziakoa, Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroa eta Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria. Estatu eta gobernuburu ugari batuziren; Lech Walesa Poloniako presidente ohia eta Mijail Gorbachov Sobiet Batasuneko presidente ohia eta Bakearen Nobel Saria, esaterako. Barack Obama AEBetako presidentea, ordea, ez.
Ondoren, Daniel Barenboimek zuzendutako Berlingo Staastkpelle orkestrak kontzertua eskaini zuen.








No hay comentarios:
Publicar un comentario