Aurten, aurreneko aldiz erabili dut “google docs” hau, gure Gorka Palazio irakasleari esker.“Google docs”-ek dauzkan abantailak ikustean, pena eman dit lehenago bere existentziaz ez ohartu izana. Izan ere, orain arteko lan taldeetan, gauzak taldekideon artean konpartitzeko email bidez egiten genuen eta lana mantsotu egiten zen korreoak ematen zizkigun arazoekin. Baina aurreko batean elkarlan bat egitean,” google docs” metodoa probatu eta ikaragarria iruditu zitzaidan eta zitzaigun taldekideoi.
Ikasle eta era berean taldeko partaideak direnak, bakoitzak bere testua idazten zoan heinean nik neuk bestearena momentuan bertan irakurri nezakeela eta nahi ezkero nire ekarpena ematea ere baneukala ikustean, aurrerakuntza itzela zela iruditu zitzaidan.
Lan egiteko era erraztu egiten delako eta besteak zer duen momentuan ikusi dezakezulako.
Horregatik, lan egiteko tresna bikaina iruditu zait. Orri berean denona irakurri ahal izatea eta garrantzitsuena: denbora tarte batera programak ordura artekoa gordetzen joaten dela ikustean, talde lan baterako oinarrizko tresnatzat jo dut. Hau aurrerapauso handi bat da, askotan, gordetzen joatea ahazten zaigulako eta behin baino gehiagotan dena galdu zaigulako eta berriz hutsetik hazi behar izan dugulako.
Bestalde,beste askokin konpartitzeko aukera ere dago eta dokumentu berri bat egiterakoan aukera asko eskaintzen ditu programak: koadro bat sartu,argazki edo marrazki bat … Microsoft Word erako zerbait da, baina sarean eta indibiduala izan beharrean, momentuan bertan beste askok zer idazten duten irakurtzen joan zaitezke, zuk zure ekarpena eman eta nahi izan ezkero konpartitu beste askorekin.
Nik unibertsitatean edozein karrera egiten ari diren ikasle guztiei gomendatuko niekeen zerbait da, batez ere ikasleei lan-talde asko izaten ditugulako, baina baliagarria da, baita beste edozein herritarrentzat ere.








No hay comentarios:
Publicar un comentario