domingo, 13 de diciembre de 2009

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA


Maialen Lujanbio txapeldun


Txapelketa Nagusiko bere lehen txapela du; aurreneko emakume txapelduna da. Amets Arzallus geratu da bigarren. Ondoren, Jon Maia, Andoni Egaña aurreko lau txapelen jabea, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.


Andoni Egañak badu ordezkoa: Maialen Lujanbio, honek irabazi baitu gaurko finala. Txapelketa Nagusiko bere aurreneko txapela du, eta lehen emakume txapelduna da. Gipuzkoakoa irabazia dauka. 1.630,75 puntu batu ditu gaur. 33 urte ditu eta Hernanikoa da. 2001ean bigarren izan zen Txapelketa Nagusian. Joxe Agirre 80 urteko bertsolariak jarri dio txapela -lau bertso bota ditu, gainera, txapela ipini ostean-.


"Herri hau sortzen segi dezagun, euskaratik ta euskaraz", bota du agurreko bukaeran Lujanbiok.


"Oso saio orekatua egin du, maila onari eutsi dio beti", dio Beñat Zamalloa BERRIAko bertso adituak.


Amets Arzallus (26 urte, Hendaia) izan da harekin buruz burukora heldu dena, eta bigarren geratu da gaurko finalean. 1.582 puntu lortu ditu.


Besteak, hurrenez hurren: Jon Maia (1.060), Andoni Egaña aurreko lau txapelen jabea (1.058), Unai Iturriaga (1.046,25), Sustrai Colina (1.037,5), Aitor Mendiluze (1.009,25) eta Aitor Sarriegi (983,75).


Egañak lehengoan BERRIAn esandakoa bota du agurrean: txapeldun izan ez denez, ez duela gehiago parte hartuko txapelketan. 2013an lanean ariko dela esan du, antolakuntzan.


11:10etan hasi da finala, Barakaldon (Bizkaia), eta 14:30ean amaitu dute lehen saioa. Bigarrena 16:30ean hasi da eta zortzien artekoa 18:35ean bukatu da. Buruz burukoa, 19:25ean.


Iragarria zegoen bezala, BEC aretoa lepo bete da; 14.500 ikusle.

No hay comentarios:

Publicar un comentario